Gure egunerokotasunean zaila da uretara sartzeko tarteak aurkitzea, kostan bizi ez garelako edota egun osoa lanean ematen dugulako… Asteburuak, baina, bereziak izaten dira. Gure Weekend Warriors programa, hain zuzen ere, asteburuetan egiten dugu. Aukeran duzu larunbatetan edo igandeetan etortzea; urte osoan gozatuko duzu surfaz, irakaslerik onenekin.
Programa hau adin eta maila guztietarako da. Taldean surf egiten ikastea beti da gozagarria: egun gogorretan, elkarri laguntzen diogu; den-dena ezin hobeto ateratzen zaizun egunetan, berriz, lagun berriekin parteka dezakezu guztia.
Weekend warriors
ORDUTEGIAK
larunbat eta igande goizetan. Dei iezaguzu eta martxan dauden taldeen berri emango dizugu; bestela, ondoen datorkizun ordutegia aurkituko dugu.
PREZIOA
Hilabetea: 80€
Trimestrea: 200€
*6 eta 9 urte arteko haurrek 30€ gehiago ordaindu beharko dute hartu beharreko segurtasun neurriengatik.
PREZIOAN HAUXE SARTZEN DA
1,5 orduko SAIOAK
Zure beharretara egokitzen den GARAPEN PERTSONALIZATUA.
ALDAGELA EGOKITUAK, ur beroko dutxekin.
Surf egiteko BEHARREZKO MATERIALA
Jardueretarako ASEGURU OSOA
ERRESERBAK
Inprimakia bete eta laster harremanetan jarriko gara zurekin. Nahiago baduzu deitu telefonoz 684 457 531
Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.
Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario