TEENAGER CAMP UDA

13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa, udako oporretan surfaz gozatu ahal izateko. Maila guztietako taldeak, hastapena, erdi maila eta aurreratua.

EGUTEGIA

Ekaineko azken astea, uztaila, abuztua eta iraileko lehen astea.

ORDUTEGIA

Ordutegia astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era da.

PREZIOAK

* Zerbitzu bakoitzaren prezioak pertsonako dira, dagozkion BEZa eta udal-tasak barne.

GURE EKINTZETAN BARNE

MATERIAL PERTSONALIZATUA

ASEGURU INTEGRALA

JANTZI DESINFEKTATUAK

TEKNIKARI PRESTATU ETA TITULUDUNA

ALDAGELA EGOKITUAK

GURE EKINTZETAN BARNE

MATERIAL PERTSONALIZATUA

TEKNIKARI PRESTATUA ETA TITULUDUNA

ALDAGELA EGOKITUAK

JANTZI DESINFEKTATUAK

ASEGURU INTEGRALA

ERRESERBAK

41

ERRESERBAK

Bete formularioa eta laster zurekin harremanetan jarriko gara. Telefonoz ere jar zaitezke gurekin harremanetan 684 457 531 zenbakian.
  • Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
  • Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
  • Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
  • Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
  • Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.

OHIKO GALDERAK

Zalantzarik al duzu?
Surfean hasteko ez da beharrezkoa forma fisiko zehatz bat izatea, baina igeri egiten jakin behar da.
Bai, arazorik gabe. Familientzako eskolak eta ikastaroak eskaintzen ditugu.
Gure ikasle txikienak udako eskolan eta Aste Santuko eskolan hasten dira surfean 3 urterekin. Itsasertzean jolasten dugu, itsasoak nola funtzionatzen duen irakasten diegu eta beti harrapatzen dituzte lehen olatuak gure monitore kualifikatuen laguntzarekin. Oso ondo pasatzen dute!
Surfak ez du adinik. Inoiz ez da berandu surfean hasteko. Eskolan ikasle zaharragoak ditugu eta bakoitzak bere erritmoan egiten du, beraz, ez dago ezer 40, 50 edo urte gehiagorekin surfean ibiltzea eragozten duenik.
Surfaz bete-betean gozatu nahi baduzu, aldez aurretik fisikoki prestatzea komeni da. Zure surf saioak entrenamendu funtzionalarekin konbina ditzakezu gure gimnasioan.
Gure monitore guztiek 3 hizkuntza hitz egiten dituzte: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Ez. Klaseak batez ere praktikoak diren arren, uretara sartzen zaren lehen aldia bada, gure monitoreek oinarrizko nozio batzuk emango dizkizute itsasoaren funtzionamenduari, segurtasunari eta taula gaineko kokapenari buruz. Ur barruan, olatuak eta itsasoa interpretatzen irakatsiko dizugu.
Erreserba eta ordainketa gure webgunearen bitartez egin ditzazkegu. Baita whatsapp bidez edo honako zenbakira deituta: 684 45 75 31
Deitu iezaguzu aldez aurretik eta ez geratu lekurik gabe. Goi-denboraldian, (uztailean eta abuztuan) surf egin nahi baduzu, izena goiz ematea komeni da. Urteko gainerako egunetan, normalean, izena eman daiteke epe laburrean. Idatz iezaguzu Whatsapp bidez zure klasea erreserbatzeko: 684 45 75 31
Bai posible da, baina une horretan dauden taldeen araberakoa izango da. Talde batekin bat egin nahi baduzu, deitu eta zure mailaren arabera zuretzat leku libre bat bilatuko dugu. Idatzi Whatsapp bidez edo deitu zure klasea erreserbatzeko: 684 45 75 31
Klasea edo ikastaroa baino lehen itsasoaren baldintzak egiaztatzen ditugu. Olaturik ez badago edo zuretzako itsaso handiegia badago, beste garai bat aurkituko dugu klasea emateko.
Bai, surf ekipamendu osoa prezio guztietan sartzen da, taula eta neoprenoak. Era berean, erantzukizun zibileko asegurua eta aldagelen eta dutxen erabilera.
Neguko eta udako surf jantziak ditugu. Uztailean eta abuztuan neoprenorik gabe ibili zaitezke lycra edo bainujantzia soilik erabilita nahi ezkero.  Hala ere beti eskaintzen dugu neoprenoa, surf ikastaroaren prezioan sartzen da.
Bai horixe. Neoprenozko jantzi propioa baduzu, gomendagarria da zurea erabiltzea; izan ere, ziurrenik, eskolako neoprenozko jantzi bat baino hobeto geratuko zaizu, forma estandarra duena, gorputz-forma desberdinak dituzten pertsonetara egokitu delako.