SHELTER

TEKNIFIKAZIOA

Surflari peto-petoei zuzendua dago: surf-saioetan ikaragarri disfrutatzeaz gain, arlo teknikoetan ere goranahi eta exijentzia handiak dituztenei. Zeure teknika hobetu nahi baduzu, hauxe duzu aukera.
Zuri egokitutako lan-metodologia (coaching, bideo-analisia, surfari lotutako lan osagarria eta abar) eskaintzen dizugu, non uretako jarduerak ere uztartuko diren, surfa ahalik eta gehien zukutu dezazun.

Teknifikazioa

EGUTEGIA

Urte osoan zehar eta nahieran eskaintzen da zerbitzu hau, surflari zorrotzenentzat.

ORDUTEGIA

Ordutegi malguak ditugu, baldintzarik onenak eskaintzeko; hala, entrenamendu-saio bakoitzari ahalik eta etekinik handiena atera ahal izango diozu. Zerbitzu hauen ordutegiak ikastaroetako ikasleekin adostuko dira; horrela, eskaintza pertsona bakoitzaren beharretara egokituko da. ​

PREZIOA

  • 2,5 ORDUKO IRAUPENEKO BAKARKAKO SAIOA 120 €
  • 2,5 orduko 5 SAIOTARAKO BONUA 350 €
* Zerbitzu bakoitzaren prezioak pertsonako dira, dagozkion BEZa eta udal-tasak barne.

PREZIOAN HAUXE SARTZEN DA

  • Bi ordu eta erdiko saioa, bideo-grabazio egituratuarekin
  • Shelter Surfeko oholak eta neoprenoak.
  • Azpiegituren erabilera (aldagelak, dutxak eta areto funtzionala).
  • Itsasoaren eta materialen baldintzak interpretatu ahal izateko gomendio eta azalpenak.
  • Surf egiten hobetzeko feedbacka.

ERRESERBAK

Inprimakia bete eta laster harremanetan jarriko gara zurekin. Nahiago baduzu deitu telefonoz 684 457 531

  • Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
  • Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
  • Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
  • Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
  • Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.

Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario