SHELTER

TEAM

ARITZ ARANBURU

Surflari profesionala eta Shelter Surfeko sortzaile zein presidente

Ozeanoa du bizileku. Igeri egin du koralezko arrezifeetan, laba bolkanikozko hondoetan eta harea-bankuetan. Milioika olaturen gainean egin du surf mundu osoan, eta oztopo pentsaezinak hautsi ditu, pertseberantzia handiz. Europako txapelduna izan da, bai eta munduko surfaren elitean lehiatu den espainiar bakarra ere (2007an, gainera, bera izan zen bertan aritu den bosgarren europarra). Labur esanda, aitzindaria izan da bere kirolean, non australiar, hawaiiar eta brasildarrak izaten diren nagusi.

Bere pasioa elkarbanatzeko duen gogoak bultzatuta sortu zuen Shelter Surf, helburu nagusia delarik itsasoaz gozatzen irakastea.

ANE KANO

Zuzendari nagusia

Gure zuzendari nagusia da. Urte askotako eskarmentua du kirol-kudeaketan eta -koordinazioan; horri gehitu behar zaio lizentziatua dela Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan. Formazio-urte horiek guztiek bera bihurtzen dute gure eragile nagusia.

Alaia eta energia handikoa, beti dabil mugimenduan bezeroei gure esparruko onena emateko.

Shelter Surf foto Pacotwo
Indar Unanue foto Pacotwo

INDAR UNANUE

Nazio-mailako surf-entrenatzailea eta olatu handietako surflaria
Gure surf coach-a da. 20 urte daramatza surf egiten, horietatik 10 maila profesionalean eta hainbat alorretan: lehiakide, surflari aske, olatu handietako surflari edota entrenatzaile. Horrek guztiak bihurtu du Indar entrenatzaile bikaina, eta bere eskarmentu osoa transmititzen die gure surflariei.

ENEKO AZKUE

Nazio-mailako surf-entrenatzailea
Txiki-txikitatik ibili da olatu artean, eta besteei surfaren onurak erakusteko bokazioa du. Uretan emandako urteek irakasle ona izateko hain beharrezkoak diren bertuteez hornitu dute era harmonikoan: pazientzia, adeitasuna, sotiltasuna eta komunikazioa.
Profesor de surf Zarautz
Surf Zarautz foto Pacotwo

JULEN AGUIRREGOMEZCORTA

Entrenatzaile pertsonala

Aritz Aranbururen prestatzaile fisikoa izateaz gain, gure entrenatzaile pertsonala eta kirol-berregokitzailea da. Eskubaloian maila profesionalean hainbat urtez aritu ondoren, gure areto funtzionalera eraman du entrenatzeko grina. Prestakuntza handiari esker, hainbat esparruz arduratzen da: osasuna, lesioen errekuperazioa, eta entrenamendu espezifikoak zenbait kirolen osagarri gisa, hala nola eskubaloia, surfa, maratoiak, futbola…

Kirol-mundua etengabe ari da berritzen; horregatik, Julenek beti dihardu bere burua prestatzen, onenen eskutik: Michael Boyle, Craig Liebenson, John Gray, DNS…

Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario