EZAGUTU TALDEA

EZAGUTU TALDEA

ARITZ ARANBURU

Sortzaile eta surflari profesionala

Ozeanoa du bizileku. Igeri egin du koralezko arrezifeetan, laba bolkanikozko hondoetan eta harea-bankuetan. Milioika olaturen gainean egin du surf mundu osoan, eta oztopo pentsaezinak hautsi ditu, pertseberantzia handiz. Europako txapelduna izan da, bai eta munduko surfaren elitean lehiatu den espainiar bakarra ere (2007an, gainera, bera izan zen bertan aritu den bosgarren europarra). Labur esanda, aitzindaria izan da bere kirolean, non australiar, hawaiiar eta brasildarrak izaten diren nagusi.

Bere pasioa elkarbanatzeko duen gogoak bultzatuta sortu zuen Shelter Surf, helburu nagusia delarik itsasoaz gozatzen irakastea.

ANE KANO​

Zuzendaria

Gure zuzendari nagusia da. Urte askotako eskarmentua du kirol-kudeaketan eta -koordinazioan; horri gehitu behar zaio lizentziatua dela Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan. Formazio-urte horiek guztiek bera bihurtzen dute gure eragile nagusia. Alaia eta energia handikoa, beti dabil mugimenduan bezeroei gure esparruko onena emateko.

INDAR UNANUE

Surf entrenatzaile nazionala eta olatu handietako surflaria

 

Gure surf coach-a da. 20 urte daramatza surf egiten, horietatik 10 maila profesionalean eta hainbat alorretan: lehiakide, surflari aske, olatu handietako surflari edota entrenatzaile. Horrek guztiak bihurtu du Indar entrenatzaile bikaina, eta bere eskarmentu osoa transmititzen die gure surflariei.

FRAN PREVITERA

Nazio mailako surf entrenatzailea

 

Txiki-txikitatik ibili da olatu artean, Euskadiko eta Espainiako txapelduna izan da sub 10, sub 12 eta sub 14 kategorietan. 15 urtetik aurrera jakin zuen besteei surfaren onurak erakutsi nahi zizkiela. Uretan emandako urteek irakasle ona izateko hain beharrezkoak diren bertuteez hornitu dute era harmonikoan: pazientzia, adeitasuna, sotiltasuna eta komunikazioa.

JULEN AGUIRREGOMEZCORTA

Entrenatzaile pertsonala

Aritz Aranbururen prestatzaile fisikoa izateaz gain, gure entrenatzaile pertsonala eta kirol-berregokitzailea da. Eskubaloian maila profesionalean hainbat urtez aritu ondoren, gure areto funtzionalera eraman du entrenatzeko grina. Prestakuntza handiari esker, hainbat esparruz arduratzen da: osasuna, lesioen errekuperazioa, eta entrenamendu espezifikoak zenbait kirolen osagarri gisa, hala nola eskubaloia, surfa, maratoiak, futbola…

Kirol-mundua etengabe ari da berritzen; horregatik, Julenek beti dihardu bere burua prestatzen, onenen eskutik: Michael Boyle, Craig Liebenson, John Gray, DNS…

El mundo deportivo se está innovando constantemente y es por eso que sigue en una continua formación de la mano de los mejores como Michael Boyle, Craig Liebenson, John Gray, DNS…

GURE BALIOAK

calidad-premium

Kalitatearekiko konpromisoa

Kalitatea kudeatzeko gure sistema etengabeko hobekuntza-prozesura bideratuta dago, bikaintasunerako bidean tresna gisa balio baitigu.

navegar (1)

Kirolariari orientazioa ematea

Gure kirolarien beharrak ezagutu eta asetzen ahalegintzen gara, eta kalitatezko zerbitzua ematen diegu, beren helburuak betetzeko.

ocurrencia

Berrikuntza

Bitartekoen etengabeko modernizazioa, langileen etengabeko prestakuntza eta azpiegituraren hobekuntza sustatzen dugu, eta etengabeko hobekuntza horrek balio erantsia ematen die eskainitako zerbitzuei eta praktikatutako kirolei.

el-planeta-tierra

Ingurumenarekiko erantzukizuna

Ingurumena zaintzeko jarduerak egiten ditugu, eta garapen jasangarria, kontzientziazioa eta jarrera proaktiboa bultzatzen ditugu konpromiso hori lantzen duten ekimenetan.

ojo

Gardentasuna

Gure lana ahalik eta gardentasun handienarekin egiten dugu, eta egiazkotasunez ematen dugu prozesuen berri, bereziki bazkideekin lotura duten horien kasuan.

ejercer (1)

Gizarte ongizatea

Kirol programazio zabala eskaintzen dugu, eta gizartearen osasuna eta pertsonen arteko harremanak hobetzen laguntzen dugu.

OHIKO GALDERAK

Zalantzarik al duzu?
Surfean hasteko ez da beharrezkoa forma fisiko zehatz bat izatea, baina igeri egiten jakin behar da.
Bai, arazorik gabe. Familientzako eskolak eta ikastaroak eskaintzen ditugu.
Gure ikasle txikienak udako eskolan eta Aste Santuko eskolan hasten dira surfean 3 urterekin. Itsasertzean jolasten dugu, itsasoak nola funtzionatzen duen irakasten diegu eta beti harrapatzen dituzte lehen olatuak gure monitore kualifikatuen laguntzarekin. Oso ondo pasatzen dute!

Surfak ez du adinik. Inoiz ez da berandu surfean hasteko. Eskolan adineko ikasleak ditugu eta bakoitza bere erritmoan ibiltzen da. Ez du ezerk ekidingo 40, 50 edo urte gehiagorekin surf egiten hastea.

Surfaz bete-betean gozatu nahi baduzu, aldez aurretik fisikoki prestatzea komeni da. Zure surf saioak entrenamendu funtzionalarekin konbina ditzakezu gure gimnasioan.
Gure monitore guztiek 3 hizkuntza hitz egiten dituzte: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Ez. Klaseak batez ere praktikoak diren arren, uretara sartzen zaren lehen aldia bada, gure monitoreek oinarrizko nozio batzuk emango dizkizute itsasoaren funtzionamenduari, segurtasunari eta taula gaineko kokapenari buruz. Ur barruan, olatuak eta itsasoa interpretatzen irakatsiko dizugu.

Erreserba eta ordainketa gure webgunearen bitartez egin ditzazkegu. Baita whatsapp bidez edo honako zenbakira deituta: 684 45 75 31

Deitu iezaguzu aldez aurretik eta ez geratu lekurik gabe. Goi-denboraldian, uztailean eta abuztuan, surf egin nahi baduzu, denborarekin izena ematea beharrezkoa da. Urteko gainerako egunetan, normalean, izena eman daiteke epe laburrean. Idatz iezaguzu Whatsapp bidez zure klasea erreserbatzeko: 684 45 75 31

Bai posible da, baina une horretan dauden taldeen araberakoa izango da. Talderenbatekin bat egin nahi baduzu, deitu eta zure mailaren arabera zuretzat leku libre bat bilatuko digu. Idatzi Whatsapp bidez edo deitu zure klasea erreserbatzeko: 684 45 75 31

Klasea edo ikastaroa baino lehen itsasoaren baldintzak egiaztatzen ditugu. Olaturik ez badago edo zuretzako itsaso handiegia badago, beste momentu bat aurkituko dugu klasea emateko.

Bai, surf ekipamendu osoa prezio guztietan sartzen da, taula eta neoprenoak. Baita erantzukizun zibileko asegurua eta aldagelen eta dutxen erabilera.

Neguko eta udako surf jantziak ditugu. Uztailean eta abuztuan neoprenorik gabe ibili zaitezke lycra edo bainujantzia soilik erabilita nahi ezkero.  Hala ere beti eskaintzen dugu neoprenoa, surf ikastaroaren prezioan sartzen da.

Noski. Dagoeneko zure neopreno propioa baduzu, gomendagarria da zurea eramatea.