GYM

Shelterren entrenamendu funtzionalerako aretoa helburu jakin batekin sortu zen: kirolari profesionalen edo bestelakoen beharrak asetzea, bakoitzaren xedea edo adina edozein direlarik ere. Besteak beste, honako hauek eskaintzen dizkiegu bizi-kalitatea hobetu nahi duten pertsonei: osasuna, lesioak prebenitzea eta berreskuratzea edo egoera fisikoa zein errendimendua hobetzea.

METODOA

Gure entrenamendu-saioak gure entrenatzaileak zuzentzen ditu beti; gehienez, bost laguneko taldeetan egiten dira, horrela bermatzen baitira kalitatezko zerbitzua eta arreta pertsonalizatua.

ORDUTEGIA

Gurea entrenamendu-zentro txikia izanik, bezeroen beharretara egokitzen gara. Dei iezaguzu eta martxan dauzkagun taldeen berri emango dizuegu; edo, bestela, zeuretzako une egokia topatuko dugu.

GURE EKINTZETAN BARNE

23(1)

1, 2 EDO 3 ORDUKO PRESTAKUNTZA SAIOAK

21(2)

ARRETA PERTSONALIZATUA

ALDAGELA EGOKITUAK

22(1)

LAGUN BATENTZAT GONBIDAPENA

24(1)

SAIOEN EGITARAUA

GURE EKINTZETAN BARNE

1, 2 EDO 3 ORDUKO PRESTAKUNTZA SAIOAK

ARRETA PERTSONALIZATUA

ARRETA PERTSONALIZATUA

LAGUN BATENTZAT GONBIDAPENA

SAIOEN EGITARAUA

BERREGOKITZE-SAIOA (KIROLA / FISIKOA)

Lesionatuta al zaude? Molestiaren batek trabarik eragiten al dizu kirola egiteko orduan edota egunerokotasunean? Zerbitzu honek doitu edo moldatu egiten ditu parametro eragileak, orokorrak eta bereziak. Helburua da pertsona ahalik eta lasterren hastea berriro kirola, ariketa fisikoa, lana edo eguneroko bizitza egiten. JARRERAREN BALORAZIOA: test batzuen bidez, baloratu egiten ditugu giharren eta artikulazioen funtzioa eta osasuna. Behaketa egiten dugu hainbat mugimendutan, antzemateko ea ba ote dagoen giharren aktibazio okerrik edota artikulazioen asimetriarik. BERREGOKITZE-SAIOA: zerbitzu hau eskaintzen dugu, behin jakinda zein artikulazio edo gihar dagoen kaltetuta. Entrenamendu espezifiko bat da, zuzentze-ariketez osatua, ahalik eta errekuperaziorik onena erdiesteko.
ORDUTEGIA
Goizetan baino ez da eskaintzen. Dei iezaguzu eta ordutegien berri emango dizugu; unerik onena aurkituko dugu zuretzat.
PREZIOA
-JARRERA-BALORAZIOA (FUNCTIONAL MOVEMENT SCREEN) 35€ -BERREGOKITZE-SAIOA 40€

BERREGOKITZE SAIOA (KIROLA / FISIKOA)

Lesionatuta al zaude? Molestiaren batek trabarik eragiten al dizu kirola egiteko orduan edota egunerokotasunean? Zerbitzu honek doitu edo moldatu egiten ditu parametro eragileak, orokorrak eta bereziak. Helburua da pertsona ahalik eta lasterren hastea berriro kirola, ariketa fisikoa, lana edo eguneroko bizitza egiten.
JARRERAREN BALORAZIOA: test batzuen bidez, baloratu egiten ditugu giharren eta artikulazioen funtzioa eta osasuna. Behaketa egiten dugu hainbat mugimendutan, antzemateko ea ba ote dagoen giharren aktibazio okerrik edota artikulazioen asimetriarik. BERREGOKITZE-SAIOA: zerbitzu hau eskaintzen dugu, behin jakinda zein artikulazio edo gihar dagoen kaltetuta. Entrenamendu espezifiko bat da, zuzentze-ariketez osatua, ahalik eta errekuperaziorik onena erdiesteko.
ORDUTEGIA
Goizetan baino ez da eskaintzen. Dei iezaguzu eta ordutegien berri emango dizugu; unerik onena aurkituko dugu zuretzat.
PREZIOA
-JARRERA-BALORAZIOA (FUNCTIONAL MOVEMENT SCREEN) 35€ -BERREGOKITZE-SAIOA 40€

«Entrenamendu funtzionala entrenamenduaren kontzeptu globala da, eta kirolariei, atletei edo pazienteei beren helburuak segurtasunez eta eraginkortasunez lortzen laguntzeko helburua du. Irizpide berri horrek bilakaera garrantzitsua islatzen du, mugimendu isolatuen azterketatik haratago baitoa, sistemetan eta jarduera funtzionaletan oinarritutako mugimenduaren azterketan zentratzeko. Craig Liebenson.

EZAGUTU JULEN AGUIRREGOMEZCORTA, ZURE GIMNASIOKO IRAKASLEA

EZAGUTU JULEN AGUIRREGOMEZCORTA,
ZURE GIMNASIOKO IRAKASLEA

JULEN AGUIRREGOMEZCORTA

Entrenatzaile pertsonala
Aritz Aranbururen prestatzaile fisikoa izateaz gain, gure entrenatzaile pertsonala eta kirol-berregokitzailea da. Eskubaloian maila profesionalean hainbat urtez aritu ondoren, gure areto funtzionalera eraman du entrenatzeko grina. Prestakuntza handiari esker, hainbat esparruz arduratzen da: osasuna, lesioen errekuperazioa, eta entrenamendu espezifikoak zenbait kirolen osagarri gisa, hala nola eskubaloia, surfa, maratoiak, futbola… Kirol-mundua etengabe ari da berritzen; horregatik, Julenek beti dihardu bere burua prestatzen, onenen eskutik: Michael Boyle, Craig Liebenson, John Gray, DNS…

EZAGUTU JULEN AGUIRREGOMEZCORTA, ZURE GIMNASIOKO IRAKASLEA

JULEN AGUIRREGOMEZCORTA

Entrenatzaile pertsonala
Aritz Aranbururen prestatzaile fisikoa izateaz gain, gure entrenatzaile pertsonala eta kirol-berregokitzailea da. Eskubaloian maila profesionalean hainbat urtez aritu ondoren, gure areto funtzionalera eraman du entrenatzeko grina. Prestakuntza handiari esker, hainbat esparruz arduratzen da: osasuna, lesioen errekuperazioa, eta entrenamendu espezifikoak zenbait kirolen osagarri gisa, hala nola eskubaloia, surfa, maratoiak, futbola… Kirol-mundua etengabe ari da berritzen; horregatik, Julenek beti dihardu bere burua prestatzen, onenen eskutik: Michael Boyle, Craig Liebenson, John Gray, DNS…

ERRESERBATU

41

ERRESERBATU

Bete formularioa eta laster zurekin harremanetan jarriko gara. Telefonoz ere jar zaitezke gurekin harremanetan 684 457 531 telefonoan.
  • Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
  • Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
  • Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
  • Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
  • Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.

OHIKO GALDERAK

Zalantzarik al duzu?
Surfean hasteko ez da beharrezkoa forma fisiko zehatz bat izatea, baina igeri egiten jakin behar da.
Bai, arazorik gabe. Familientzako klaseak eta ikastaroak eskaintzen ditugu.
Gure ikasle txikienak udako eskolan eta Aste Santuko eskolan hasten dira surfean 3 urterekin. Itsasertzean jolasten dugu, itsasoak nola funtzionatzen duen irakasten diegu eta beti harrapatzen dituzte lehen olatuak gure monitore kualifikatuen laguntzarekin. Oso ondo pasatzen dute!

Surfak ez du adinik. Inoiz ez da berandu surfean hasteko. Eskolan adineko ikasleak ditugu eta bakoitza bere erritmoan ibiltzen da. Ez du ezerk ekidingo 40, 50 edo urte gehiagorekin surf egiten hastea.

Surfaz bete-betean gozatu nahi baduzu, aldez aurretik fisikoki prestatzea komeni da. Zure surf saioak entrenamendu funtzionalarekin konbina ditzakezu gure gimnasioan.
Gure monitore guztiek 3 hizkuntza hitz egiten dituzte: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Ez. Klaseak batez ere praktikoak diren arren, uretara sartzen zaren lehen aldia bada, gure monitoreek oinarrizko nozio batzuk emango dizkizute itsasoaren funtzionamenduari, segurtasunari eta taula gaineko kokapenari buruz. Ur barruan, olatuak eta itsasoa interpretatzen irakatsiko dizugu.

Erreserba eta ordainketa gure webgunearen bitartez egin ditzazkegu. Baita whatsapp bidez edo honako zenbakira deituta: 684 45 75 31

Deitu iezaguzu aldez aurretik eta ez geratu lekurik gabe. Goi-denboraldian, uztailean eta abuztuan, surf egin nahi baduzu, denborarekin izena ematea beharrezkoa da. Urteko gainerako egunetan, normalean, izena eman daiteke epe laburrean. Idatz iezaguzu Whatsapp bidez zure klasea erreserbatzeko: 684 45 75 31

Bai posible da, baina une horretan dauden taldeen araberakoa izango da. Talderenbatekin bat egin nahi baduzu, deitu eta zure mailaren arabera zuretzat leku libre bat bilatuko digu. Idatzi Whatsapp bidez edo deitu zure klasea erreserbatzeko: 684 45 75 31

Klasea edo ikastaroa baino lehen itsasoaren baldintzak egiaztatzen ditugu. Olaturik ez badago edo zuretzako itsaso handiegia badago, beste momentu bat aurkituko dugu klasea emateko.

Bai, surf ekipamendu osoa prezio guztietan sartzen da, taula eta neoprenoak. Era berean, erantzukizun zibileko asegurua eta aldagelen eta dutxen erabilera.

Neguko eta udako surf jantziak ditugu. Uztailean eta abuztuan neoprenorik gabe ibili zaitezke lycra edo bainujantzia soilik erabilita nahi ezkero.  Hala ere beti eskaintzen dugu neoprenoa, surf ikastaroaren prezioan sartzen da.

Noski. Dagoeneko zure neopreno propioa baduzu, gomendagarria da zurea eramatea.