SHELTER

SUP

Shelterrek Stand Up Paddle erabiltzen du bere irristatze-programetan. Eskolez harago, ibilbide batzuk ere eskaini nahi dizkizugu, jarduera honetaz goza dezazun gure inguruneko (Urola Kosta) zenbait gune naturaletan. Stand Up Paddle kirolik osoenetako bat da maila fisikoan; adin guztietarako da egokia, eta haren bidez lehen momentutik bertatik disfrutatu ahal izango duzu. Bakarka, bikoteka, lagunen artean edo familian egin dezakezu.

Shelter Surf izango da jarduerari ekiteko elkargunea. Hortik aukeratuko dugu ondoen datorkizu(e)n ingurune naturalik egokiena, zeure maila, itsasoaren egoera eta marea kontuan hartuta.

SUP

EGUTEGIA

Urte osoan eskainiko da zerbitzu hau, nahieran.

ORDUTEGIA

Zerbitzu hauetako ordutegiak bezeroekin adostuko dira, helburua izango delarik pertsona edo talde bakoitzari egokituriko jarduerak garatzea.

PREZIOAK

Zerbitzuen prezioak aldatzen dira, iraupenaren eta parte-hartzaile kopuruaren arabera. Dei edo idatz iezaguzu, eta informazioa emango dizugu.

PREZIOAN HAUXE SARTZEN DA

  • Ordubeteko, ordu eta erdiko edo 2 orduko SAIOAK
  • Teknikari tituluduna eta formatua
  • MATERIAL PERTSONALIZATUA: ohola, neoprenoa...
  • INSTALAZIOAK aldagela egokitu eta guzti
  • Jarduerarako ASEGURU osoa
  • GARRAIOA, Shelterretik aukeratutako lekura

ERRESERBAK

Inprimakia bete eta laster harremanetan jarriko gara zurekin. Nahiago baduzu deitu telefonoz 943 473 650 / 684 457 531
  • Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
  • Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
  • Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
  • Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
  • Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.

Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario