KIND SURF

Surfa, egoera txarrean dauden haurrentzako terapia gisa

Kind Surf GKEa 2012an sortu zen, egoera txarrean dauden haurren aldeko gure lana modu altruistan eskaintzeko, surfa beren bizitzak hobetzeko terapia gisa erabiliz. Aritz Aranburu da Kind Surfeko enbaxadorea.

2017an, Kind Surfek eta Mediterranean surf-eskolak, elkarlanean, lehen programa jarraitua jarri zuten abian, eta emaitzak izugarri onak izan ziren. Ordutik, irribarreak eta emozioak sortu ditugu, bai eta olatuen gainean dantza egin ere.

Aritzek antolatuta, urtero Kind Surf jardunaldiak egin izan dira 4 Teens txapelketan, eta haien arrakasta erabatekoa izan da. Hori dela eta, harago joan nahi izan dugu, eta programa jarraitua sortu dugu Shelter Surfen ere.

Helburua da gizarte-bazterkerian daudenek ere aukera izan dezaten itsasoan eta surfean aritzeko era jarraituan.

SURF THERAPY

Gure programa jarraitua hiru deialditan banatuta dago:

Udaberriko programa
Udako programa
Udazkeneko programa

Deialdi bakoitzak zortzi asteko iraupena du, eta astean bi orduko saio bana ematen da. Mota askotako dibertsitate funtzionalekin egiten dugu lan; horrelakoetan, lanerako ratioa hauxe izaten da: irakasle bat ikasleko edo irakasle bat eta laguntzaile bat ikasleko.

Ikasleek eskura izango dute surf egiteko beharrezkoa den guztia:

-Eskola eta aldagela egokituak
-Material egokitua
-Irakasle kualifikatu eta tituludunak

ABANTALLAK

-Inklusioa eta talde-lana handitu
-Mugikortasuna garatu eta hobetu
-Aurrerabide emozionala eta kognitiboa
-Zentzumenak zorroztu
-Autoestimua handitu
-Estresa gutxitu
-Burua erlaxatu
-Zoriontasuna

LAGUNTZAILEAK

ERRESERBAK

Inprimakia bete eta laster harremanetan jarriko gara zurekin. Nahiago baduzu deitu telefonoz 943 473 650 / 684 457 531
  • Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
  • Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
  • Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
  • Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
  • Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.
  • Ordainketak: aurretiaz egingo dira, hilaren 1etik 5era bitartean, eskudiruz, txartelaz edo helbideratze bidez.

Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario