SHELTER

GYM

Shelterren entrenamendu funtzionalerako aretoa helburu jakin batekin sortu zen: kirolari profesionalen edo bestelakoen beharrak asetzea, bakoitzaren xedea edo adina edozein direlarik ere. Besteak beste, honako hauek eskaintzen dizkiegu bizi-kalitatea hobetu nahi duten pertsonei: osasuna, lesioak prebenitzea eta berreskuratzea edo egoera fisikoa zein errendimendua hobetzea.

“Entrenamendu funtzionala entrenamendu-kontzeptu osoa da, asmo duena beren helburuak segurtasunez eta eraginkortasunez lortzen laguntzea kirolari, atleta edo pazienteei. Irizpide berri honek bilakaera garrantzitsua islatzen du, sistemetan eta jarduera funtzionaletan oinarritutako mugimenduaren azterketan zentratzen baita, soilik mugimendu isolatuak aztertzetik harago”. Craig Liebenson.

Gym Zarautz

Osasuna kontzeptu osotzat hartzen dugu; horregatik, pertsonen ongizatea bilatu eta bizi-ohitura osasungarriak sortu nahi ditugu, ariketa fisikoaren bidez.

METODOA

Gure entrenamendu-saioak gure entrenatzaileak zuzentzen ditu beti; gehienez, bost laguneko taldeetan egiten dira, horrela bermatzen baitira kalitatezko zerbitzua eta arreta pertsonalizatua.

ORDUTEGIA

Gurea entrenamendu-zentro txikia izanik, bezeroen beharretara egokitzen gara. Dei iezaguzu eta martxan dauzkagun taldeen berri emango dizuegu; edo, bestela, zeuretzako une egokia topatuko dugu.

PREZIOAN HAUXE SARTZEN DA

  • Astean 1 orduko, 2 orduko edo 3 orduko entrenamenduak, ordubeteko saioetan.
  • Egoera fisikoaren JARRAIPENA, ETA ARRETA PERTSONALIZATUA
  • EGOKITUTAKO ALDAGELAK, ur beroko dutxarekin
  • GONBIDA EZAZU LAGUN BAT gimnasioko saio batera, ezagut gaitzan
  • Entrenamendu-saioak areto funtzionalean antolatzen dira
  • TARIFA BEREZIAK eskolaren gainerako zerbitzuetan

BERREGOKITZE-SAIOA (KIROLA / FISIKOA)

Lesionatuta al zaude?

Molestiaren batek trabarik eragiten al dizu kirola egiteko orduan edota egunerokotasunean?

Zerbitzu honek doitu edo moldatu egiten ditu parametro eragileak, orokorrak eta bereziak. Helburua da pertsona ahalik eta lasterren hastea berriro kirola, ariketa fisikoa, lana edo eguneroko bizitza egiten.

JARRERAREN BALORAZIOA: test batzuen bidez, baloratu egiten ditugu giharren eta artikulazioen funtzioa eta osasuna. Behaketa egiten dugu hainbat mugimendutan, antzemateko ea ba ote dagoen giharren aktibazio okerrik edota artikulazioen asimetriarik.

BERREGOKITZE-SAIOA: zerbitzu hau eskaintzen dugu, behin jakinda zein artikulazio edo gihar dagoen kaltetuta. Entrenamendu espezifiko bat da, zuzentze-ariketez osatua, ahalik eta errekuperaziorik onena erdiesteko.

ORDUTEGIA

Goizetan baino ez da eskaintzen. Dei iezaguzu eta ordutegien berri emango dizugu; unerik onena aurkituko dugu zuretzat.

PREZIOA

-JARRERA-BALORAZIOA (FUNCTIONAL MOVEMENT SCREEN) 35€

-BERREGOKITZE-SAIOA 40€

ERRESERBAK

Inprimakia bete eta laster harremanetan jarriko gara zurekin. Nahiago baduzu deitu telefonoz 684 457 531

  • Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
  • Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
  • Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
  • Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
  • Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.

Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario