Surfa lagunartean. Uretara sartzea ez baita inoiz hain erraza izan.
Gure Warriors programa adin guztietarako diseinatuta dago. Taldean ikastea esperientzia izugarria da beti! Shelterrean surfa benetako terapia dela sinesten dugu. Kirola eta natura, lagunarterik onenarekin, egunerekotasunetik ihes egiteko eta geure buruarekin konektatzeko. Zure buruarekin konektatzeko plan hoberik bururatzen al zaizu?
Surfeatzeak onura fisiko eta emozional ugari dakartza. Naturarekin harremanetan egotea, kirola egitea eta uretan elkarrekin gozatzea da konektatzeko modurik dibertigarriena eta eraginkorrena.
Ikasi, praktikatu eta, batez ere, gozatu
Surfean aritzea gustatzen bazaizu, gure taldeak zure teknika hobetzen lagunduko dizu. Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta gozamen handiagoa!
Surfinga kuadrilan
Elkar animatzea, konfiantza irabaztea, … Ez dago zure jendearekin uretara sartu eta elkarrekin hobetzea bezalakorik.