Shelter familia
Zer egiten duen badakien taldea da, eta, batez ere, egiten duenaz gozatzen dakiena.
Surflari profesionalak eta taula batera igota hazi garen pertsonak Shelter izeneko familia handi honen parte gara.
Shelterren surfa mundu guztiarentzat eskuragarri egiten dugu, lehiatu edo ondo pasatu nahi dutenentzat, gazte eta helduentzat, emakume, gizon, hasiberri, profesional edo dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.
Edonork du surfaz gozatzeko aukera, guk bainu bakoitzean egiten dugun bezainbeste.
Shelter familia ezagutu
Aritz Aranburu
Shelter Surf-en Sortzailea
Zarauztar izanik, hondartzan pasatzen nituen udak, olatuekin jolasean. Argi neukan nire hirugarren urtebetetzerako oparia zein izan behar den; nire “paipoa”…
Oihana Iribar
Shelter Surf-eko zuzendaria
Nire bizitza, bai pertsonala bai profesionala, itsasoari lotuta egon da beti...
Nire aita eta aitona arrantzaleak izan ziren eta gure familiako kontserba-lantegia nire unibertsitatea izan da. Eta familia batetik bestera, Shelter familiara. Gustura nago Aritzekin batera, izaera soziala duen proiektu honen parte izateagatik. Pertsonen bizitza hobetzea da gure jomuga, itsasoaren eta surfaren onurak hurbilduz. Surfa kirola delako, gozamena delako eta terapia delako; halaxe da niretzat eta baita Shelter familia osatzen dugun askorentzat ere.
Indar Unanue
Head Coach
Itsasoaren ondoan hazi naiz, eta 12 urte nituenetik nabil surfean. Nire bizitza surfa da...
WQS zirkuituan lehiatzen aritu nintzen eta free surfer moduan ere munduan zehar aritu naiz bidaia horiek dokumentatzen bai aldizkari bai bideo bidez. Olatu handiak hartzen da surflari gisa gehien nabarmendu naizena.
Egun, surf entrenatzailea naiz eta hurrengo belaunaldiei surfaren balioak erakusteak asko betetzen nau, teknika hobetzen eta lehiatzen lagunduz. Hoy en día soy entrenador de surf, me gusta enseñar a las siguientes generaciones los valores de este deporte, ayudarles a mejorar su técnica y a competir.
Unai Zabala
Gym-eko arduraduna
Zarauztarrantzako oriotarra eta oriotarrentzat zarauztarra. Betidanik kirolari oso lotuta egon naiz...
5 urterekin kortxo bat heldu eta igeri egiteaz gelditu ezinik. Aurrerago triatloira egin nuen salto, surfa inoiz alde batera utzi gabe eta libre nuen minutu bakoitza aprobetxatuz. Urarekin erlazio hori izanik, plazer bat da orain Shelterren parte izatea eta beraien baioak konpartitzea, betidanik izan baitut gustuko jendeari laguntzea. Beraz, indar lanaren bitartez jendeari beraien helburuak lortzera laguntzeak asko betetzen nau. Horrek ez du preziorik.
Irati Larrañaga
Shelter Surf Eskolako arduraduna
Txikitatik, itsasoarengandik gertu egon izan naiz modu batera edo bestera. Surfa beti mirestu izan dut...
eta nire arantzetako bat zen ez jarraitu izana. Shelter familiako kide naizenetik, surfarekin harremana berreskuratzeaz gain, surfa hainbeste maitatzen duen jendea aldamenean edukitzea ekarri dit.
Rudy Palmboom
Monitorea
Hego-afrikarra naiz eta 5 urterekin hasi nintzen surfean, eta berehala maitemindu nintzen ozeanoarekin...
Txikitatik izan nuen surflari profesional bihurtzeko desira, eta amets hori betetzea lortu nuen. Urte batzuk eman nituen WSLko WQS-n profesionalki lehiatzen, 2007an WSL Africa Pro Junior Circuit irabazi ondoren.
Orduz geroztik, are gehiago handitu da nire pasioa surfarekiko, eta alor ezberdinetara zabaldu dut, hala nola longboarda eta ekipamendu alternatiboak erabiltzea. Surfak leku zoragarri askotara eraman nau, orain Zarautz barne, eta nire ezagutza eta pasioa beste pertsonekin partekatzea maite dut!
Andoni Dominguez
Monitorea
Itsasoa eta mendia dira nire pasio. Naturak eskaintzen dizkigun opariekin gozatzen dut beti...
Bidaiatzea eta etengabe ikasteko esperientziak bizitzea maite dut. Gehien gustatzen zaidana irakatsi ahal izateko trebatzen jarraitzen dut. Zorionekoa naiz nire pasioaz lan egin ahal izateagatik. Nire ezagutza guztiak transmititzen saiatzen naiz, jendeak ahalik eta gehien gozatzeko.
Gaizka San Miguel
Monitorea eta kirol koordinatzailea
Txikitatik itsasotik gertu bizi izan naiz, hori dela eta, bertan ikasitako ezagutza guztiak...
irakatsi ahal izateko desioa izan ohi dut, denek itsasoaz eta olatuez disfrutatu dezaten! Futbolean nire bizipenak izan eta gero, nire afizioa zena lan bihurtu dut azken 3 urtetan, Shelter familiaren parte izanez.
Egunerokotasunean hobetuz, gainontzeko irakasle, lankide eta ikasleez ikasiz, surfaren esperientzia ahalik eta esanguratsuena izan dadila bilatuko dugu, ez baitago surfa eta dagozkion baloreak ikasteko leku hoberik! y hacer que todas las personas puedan disfrutar del mar y de las olas.
Markel Miranda
Monitorea
Surf egitea kirol bat baino gehiago da niretzat; bizitzeko modu bat da....
Orain, nire ezagutzak eta ilusioa irakatsi nahi dizkiet surfaren munduan hasi nahi dutenei, txikitatik egin dudan bezala surfaz disfrutatzen erakutsiz.
Iker Amatriain
Monitorea
Bizitza osoa daramat surfa egiten. 20 urtera arte mundu osotik txapelketetan lehiatzen aritu naiz...
eta orain gehien gustatzen zaidana nire pasioa partekatu eta irakastea da.
Shelter-en lan egitea, bertako taldearekin eta balioekin, leku ezin hobea da, bai niretzat monitore moduan, bai surfa egiten ikasi nahi duten ikasleentzat ere.
Endika Miranda
Monitorea
Txikitatik, surfak leku berezia izan du nire bizitzan. Herriko hondartzan hasi nintzen olatuak hartzen...
eta urteen poderioz ikasten eta hobetzen joan naiz, beti lagunen artean eta giro onean. Orain, surf irakasle moduan, nire ezagutzak eta esperientziak beste batzuekin partekatzeko aukera daukat, eta horrek asko motibatzen nau. Ikastaroetan, giro lagunkor batean lan egitea gustatzen zait, ikasleei surfa praktikatzeko zaletasuna partekatzeko ideiarekin.
Sugar Beobide
Monitorea
Zarautz bezalako herri batean bizita zaila izaten da itsasoa ez maitatzea. Surfak lasaitasuna, deskonexioa...
gure burua aurkitzeko aukera, baina batez ere momentu ahaztezinak eskaintzen dizkigu. Shelter bezalako familia batean lana egiteak hau guztia besteekin partekatzeko aukera ematen dit.
Mikel Juaristi
Monitorea
Surfeko monitore eta fisioterapeuta naiz eta bizitza osoan surfeatu dut Zarautzen. Duela 5 urte...
hasi nintzen surfeko klaseak ematen Shelterren. Leku hau aukeratu nuen bertan dagoen talde lana eta transmititzen dituen balioak paregabeak direlako.
Ez dago lagundu duzun norbait taula gainean lehen aldiz altxatzen ikustea baino sentsazio hobeagorik niretzat. Uretan ikusiko dugu elkar!
Unai Eizagirre
Monitorea
Unai naiz, zarauztarra. Zarautzeko herriak gauza asko ditu, baina neri gehien betetzen nauena itsasoa da...
Surfak gauza asko eman dizkit eta guztiak onak izan dira. Horregatik, Shelterrera datozen pertsona guztiekin partekatzeko betebeharra sentitzen dut, denok kirol honetaz nik egiten dudan bezala goza dezagun.
Iker Lopetegi
Monitorea
Itsasoa eta olatu gainean ibiltzean sentitzen dudan askatasuna maite ditut...
Surfarekiko dudan dedikazioak nire pertseberantzia eta naturarekiko maitasuna islatzen ditu. Olatu perfektuaren bila nabil beti, erronka bakoitza gogo eta ausardiaz gaindituz.
Jon Azkue
Monitorea
Txikitatik egin dut surfa, eta betidanik maite izan dudan kirola da. Urteak eman ditut Shelterren ikasle bezala...
orain monitore gisa nabil, eta aldi berean nire ikasketak burutzen. Surfak sentsazio onak transmititu dizkit beti, eta gehien gustatzen zaidan gauzetako bat nire ikasleek surfa ikasten eta gozatzen dutela ikustea da.
Mikele Beato
Monitorea
Surfa, praktikatu dudan lehen kirola izan da eta kirola baino gehiago, bizimodu bat bihurtu zen
aurreneko egunetik. Itsasoak ematen didan askatasuna eta surfa egin ostean sentitzen dudan alaitasuna, ez dit beste kirol batek eman.
Shelterren ikasle bezala hasi nintzen eta orduan jasotako balioak orain monitore gisa ikasle berriei erakusten saiatzen naiz.
Maite Fdez. De Casadevante
Monitorea
Urte asko dira Shelter familiarekin erlazioa dudanetik. Lehenengo ikasle moduan eta orain monitore gisa...
Betidanik sentitu dut itsasoarekiko konexio handia eta horregatik saiatzen naiz lotuta mantenduko gaituzten modalitate desberdinak praktikatzen: urpeko arrantza, igeriketa eta bereziki surfa. Azken hau, bizimodu bat bihurtu da. Bidaiatzea da orain nire pasioa, ez soilik surfeatzeko, baizik eta bizitza ulertzeko modu berriak ezagutzeko.
Bide guztiek Shelter Surfen monitore izatera eraman naute. Nire egunerokoa surflari eta pertsona zoragarriak diren lankideekin partekatzen dut. Shelter hitzak dioen bezala, hazteko eta gozatzeko gogoa duen edozein pertsonarentzako aterpe ireki bat dela sentitzen dut.
Maialen Iñarrairaegui
Monitorea
Surfa niretzat itsasoarekin bat egitea da, estres guztia alde batera utzi eta lagunekin disfrutatzeko aukera...
Olatu bakoitza errespetua eta indarra erakusten digun erronka bat da eta Shelter eskolak emozio hauek partekatzeko aukera eman dit, erronka bakoitza gaindituz, surfaren pasioa zabaltzen duen familia bat delako.
Louis Borra
Monitorea
Surfean aritzen naizen bakoitzean ozeanoaz goza dezaket, bere erarik garbienean, garbi baina inozenteenean. Hemen eta orain...
besterik gabe, ama naturarekin. Surfeko entrenatzailea izatea ez da soilik jendeari surf egiten irakastea, baizik eta nire grina eta gogoa jendearekin partekatu ahal izatea. Ozeanoaz gozatzen ikas dezaten.