

Lehiaketa eta errendimendu handia
Lortu zure potentzial handiena
Shelterren surflari profesionalen entrenamendua babesten dugu. Zerbitzu pertsonalizatua kirolari bakoitzarentzat, ingurunera eta lehiaketen mundura egokitzeko aukera emango dioten tresnak hobetzeko helburuarekin, bere bertsiorik onena indartuz.
Entrenamendu-plan bakoitza neurrira diseinatzen da, eta 4 arlo nagusitan zentratzen da: alderdi teknikoa, taktikoa, egoera fisikoa eta prestakuntza mentala.
Aritz Aranburuk eta Shelter taldeak lehiaketa munduan duten esperientzia eta ezagutza maila gorenean lortu eta nabarmentzeko, beti ere surfaren balioei leial izanik.
Fitxa teknikoa
Programa hau hobeto ezagutzeko, jarri harremanetan gure taldearekin
Zergatik Errendimendu Handia?
Surfa zure maila gorenean
Entrenamendu honek lehiaketaren munduan nabarmentzeko eta zure maila gorenean surfeatzeko funtsezko alderdi guztien ikuspegi eta hobekuntza globala emango dizu.

Surflari adituak
Aritzek eta Indar Unanuek eta Rudy Palmboomek osatutako taldeak errendimendu handiko surfaren ikuspegi orokorra eskainiko dizute, eta zure bertsiorik onena lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen lagunduko dizute.

Shelter komunitatearen parte izan
Eliteko surflariekin harremanetan egoteak —Nadia Erostarbe, Adur Amatriain, Iker Amatriain, Oxel Oregi eta Sara Romeo, besteak beste— elkarrengandik ikastea eta motibazioa errazten ditu. Gure ustez, esperientziak eta ezagutzak partekatzea da hobetzen jarraitzeko modurik onena.
