Programa terapeutiko bat, non surfa eta olatuak inklusiorako tresna gisa erabiltzen ditugun.
Kind Surf 2012an Almudena Fernandezek eta Aritz Aranburuk sortutako GKE bat da, eta surfa erabiltzen du aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei laguntzeko terapia gisa. Surfaren jarduerak eta itsasoarekiko harremanak hainbat onura eskaintzen dituzte; mentalak, fisikoak eta sozialak. Bere bizimoduan barneratzean, gure surflariak bere ongizate orokorrean hobetzen dira.
Jarraipen-programa
Kind Surfaren jarraipen programak aniztasun funtzionala duten gazteei aukera ematen die astero surfaz eta Zarauzko olatuez gozatzeko, bost hilabetez. Gure Kind surflariengan eragin emozional izugarria du honek. Izan ere, itsasoak begi berdinekin begiratzen gaitu denoi, ez du axola nondik gatozen, edota zein den norberaren egoera, aske sentiarazten gaitu.
Kind Surf Challenge
Kind Surf Challenge txapelketan hainbat enpresak hartzen dute parte, gure GKEarentzako dirua biltzeko.