Surfeko adituak. Erronka berriei aurre egiteko ausartak.
Proiektu bakoitza hazteko eta gure ezagutza eskaintzeko modu gisa ulertzen dugu.
Shelter proiektu bizia da, dinamikoa, hazten jarraitzeko eta iristeko eremu berriak esploratzeko bokazioa duena. Proiektu, ideia eta kolaborazio berrietara irekita gaude, surfak ekar dezakeen guztiak asko motibatzen baikaitu.
Basque Team Fundazioarekin elkarlanean ari gara errendimendu altuko euskal surfa bultzatzeko proiektuan. Entrenamenduak, clinic-ak,lehiaketetan laguntzea, eta talde-espiritua sustatzea. Funtsean, Euskadiko surflari onenek beren bertsiorik onena erakutsi dezaten.
Kind Surf Challenge bezalako ekitaldiak antolatzen ditugu, surfarekiko pasioa helburu sozial batekin uztartuz. Inklusioa, elkartasuna eta kirola bezalako gure balioekin bat datozen marka eta erakundeei ikusgarritasuna ematen diegu.
Esperientziak eta ekitaldiak sortzen ditugu enpresa eta marka ezberdinek surfaren esperientzia barrutik bizi dezaten. Gure eguneroko irakaspenak eta balioak networking-arekin uztartzen ditugu, parte hartzen duten taldeei mugak gainditzen eta talde-espiritua sustatzen lagunduz.