Nazioarteko surf txapelketa 14 urtetik beherakoentzat eta surf egokitua.
2017tik ehun surflari baino gehiagok gozatzen dute urtero Shelter 4teens Txapelketaz Zarautzen. Shelter 4teens-ek 3 egun bizi eta dibertigarri eskaintzen ditu, eta surfaren eta lehiaketaren balioak gaztetxoen artean hurbiltzea du helburu. Txapelketako finalistak 4 eguneko surf camp batekin sarituko dituzte, Aritz Aranburu, Indar Unanue eta Rudy Palmboom-en eskutik.