SHELTER

ASTE SANTUKO ETA UDAKO ESKOLA

Denboraldiko eskolak programa espezifikoak dira, haurrek surfaz zein haren inguruko guztiaz disfruta dezaten, giro dibertigarrian eta seguruan. Lau orduko saioak izaten dira, egunero.

Gure teknikoak arduratuko dira esperientzia hau gidatzeaz, zenbait jarduera erabilita: surfa, skatea, jolas eta jarduerak, lantegiak, eskulanak… Horiek guztiak balioekin uztartzen ditugu. Horrela, gure surflari txikiek erabat gozatuko dute.

Aste santuko eta udako eskola

EGUTEGIA

Aste Santuko eskola: apirilaren 6tik 8ra eta 14tik 17ra.

Udako eskola: uztail eta abuztuko aste guztietan; irailean, lehenengo astean.

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era

PREZIOA

Aste Santua
  • Apirilak 6-8 (lehen hezkuntza / haur hezkuntza) 95€ / 120€
  • Apirilak 6-8 (lehen hezkuntza / haur hezkuntza) 125€ / 150€
Udako eskola
  • Aste 1 (lehen hezkuntza) 165 €
  • Aste 1 (haur hezkuntza) 190 €
* Haurtzaindegi-zerbitzu gehigarria: + 1 h (30 € / astean) + 2 h (50 € / astean) * 3 eta 6 urte bitarteko haurren (haur-etapa) beharrizanak eta autonomia direla-eta, eta teknikari/ikasle ratio egokia izateko, 25 € gehiago ordaindu beharko da haur / aste bakoitzeko. * % 10eko deskontua, bi aste edo gehiago kontratatuz gero. * Familia-deskontua: % 10ekoa, bi pertsona edo gehiago izanez gero. * Zerbitzu bakoitzaren prezioak pertsonako dira, eta barnean dute dagozkien BEZa zein udal-tasa.

PREZIOAN HAUXE SARTZEN DA

  • BOST EGUN JARRAIAN, ASTELEHENETIK OSTIRALERA
  • MATERIAL PERTSONALIZATUA, ikasle bakoitzaren beharrizanen arabera
  • IKASLE/TEKNIKARI RATIOA EGOKITUA dago aro bakoitzera
  • INSTALAZIOAK aldagela egokitu eta guzti
  • Jardueretarako ASEGURU osoa
  • Jarduera-DIPLOMA

ERRESERBAK

Inprimakia bete eta laster harremanetan jarriko gara zurekin. Nahiago baduzu deitu telefonoz 684 457 531

  • Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
  • Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
  • Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
  • Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
  • Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.

Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario