ESKOLA-KIROLA

Surfa heziketarako tresna gisa.

Gure ikuspegi pedagogikotik —izan ere, irakasleek eta gorputz-hezkuntzako lizentziadunek osatzen dute gure lantaldea—, surfa tresna izugarria da hezkuntzarako. Surfari esker, gaitasun eta trebetasun fisiko asko garatzen dira, eta oso ondo dokumentatuta daude: koordinazioa, oreka, espazio-denboren pertzepzioa, indarra, erresistentzia… Halaber, kirol horri esker bestelako balioak landu ditzakegu: hala nola, esfortzua, nork bere burua hobetzea, pertseberantzia, berdintasuna, errespetua, kiroltasuna, elkartasuna eta adiskidetasuna. Surfaren bidez landu daitekeen beste alderdi garrantzitsu bat ingurunea ezagutzea da.

Shelterren sorreratik bertatik sortu zen proiektua. Gure ametsetako bat zen surfa haur guztiei gerturatzea, euren aukera ekonomikoak gorabehera.

Horregatik guztiagatik erabaki genuen egitasmo bat sortzea Antoniano Ikastetxearekin lankidetzan, surfa eskola-kirolaren barruan sartzearren. Euskadiko kirolaren inguruko 14/1998 legeak (ekainaren 14koa), honako hau dio: “Lege honen ondorioetarako, ikasleek nahitaezko eskolatze-aldian irakas-orduetatik kanpo egiten duten kirol-jarduera antolatua izango da eskola-kirola”.

Maiatzean eta ekainean Antonianoko ikasleak Sherter Surfera joaten dira, surfean ikastera, ingurugiroa ezagutzera eta jardueraz gozatzera, dena ingurune akuatikoan batean, era beti dibertigarrian, betiko lagunen konpainian. Esperientzia benetan hobeezina izaten da.

ERRESERBAK

Inprimakia bete eta laster harremanetan jarriko gara zurekin. Nahiago baduzu deitu telefonoz 684 457 531

  • Zuzendaritza teknikoaren ardura izango da ikastaro bakoitzeko edukia, helburuak eta materiala zehaztea.
  • Ikaslearen ardura izango da kirol-jarduerarako jantzi egokia ekartzea (eskuoihala, bainujantzia, kirol-arropa, oinetako teknikoak, eguzkitarako krema eta abar).
  • Arduradun teknikoak edo zuzendaritza teknikoak osatuko dute taldea, eta bere horretan errespetatuko da. Aldaketak soilik onartuko dira ezinbesteko arrazoiengatik, eta zuzendaritza teknikoaren onespenez.
  • Kontratatutako saio batera edo batzuetara huts eginez gero aurrez jakinarazi gabe, saioa galdu egingo da eta ez da dirurik itzuliko.
  • Bezeroak eskolak baino astebete lehenago adierazten badu ez dela joango kontratatutako programara, erreserba egitean ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio. Eskolaren aste berean edo, gutxienez, 24 ordu lehenago abisatzen badu, erreserba egitean ordaindutakoaren % 80 itzuliko zaio. Egunean bertan abisatuz gero, ez zaio ezer itzuliko.
  • Ordainketak: aurretiaz egingo dira, hilaren 1etik 5era bitartean, eskudiruz, txartelaz edo helbideratze bidez.

Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario