SHELTER SURF KLUBA

Gure ekintza sozialetan parte hartuz, aldaketaren eragile bihurtuko zara, irrifarrak sortuz

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Klubeko bazkide egin zaitez. Modu honetan klubeko proiektuetanlagunduko duzu eta abantailak izugarriez gozatuko duzu.


KIND KAMISETA

Kind surfen helburuekin bat egingo duzu, ikusgarritasuna emango diozu eta laguntza gehien behar duteneii aukerak eskaintzen lagunduko duzu.

ximiko-lamina

XIMIKO LAMINA

Zarautzko denda honek ekimen bikain aizan du Kind Surf-entzat laminak bereziak ateraz gure proiektuak babesteko, bihotzez eskertzen dugu.

BOLUNTARIOTZA

-Kind Surf Jardunaldiak
-Txapelketak
-Ongintz ekitaldiak
-Aldizkako proiektu sozialak

KLUB

Shelter Surf Kluba irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere eginkizun nagusia surfa eta uretako jarduerak, jarduera sozialak eta terapeutikoak sustatzea da.

Aritz Aranburuk 2018an sortu zuen Shelter Surf Kluba, surfa gizarteari gerturatzeko asmoarekin. Surfak eta itsasoak dakartzaten onurez jabetuta, kirol honen praktika erraztu nahi du klubak, oinarritik hasi eta lehiara arte, tartean arlo terapeutikoa ere landuz. Helburu hori lortzeko, denboraldi bakoitzean jarduera eta ekintza programa garrantzitsu bat jartzen du abian klubak, bai bere kabuz bai gizarte erakunde eta eragile desberdinen lankidetzari esker.

DSC02983

MISIOA

Surfaren eta uretako jardueren praktika bultzatzea eta gidatzea, jarduera fisikoan nahiz kirol- eta prestakuntza-jardueretan parte hartzeko kontzientziazioa eta interesa sustatuz gizartean. Shelter Surf Klubean pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzen lagundu nahi dugu, eta hori guztia etengabeko hobekuntzara eta emaitza onak lortzera bideratutako kudeaketa-konpromisoarekin.

Indar berezia egiten dugu surf egokituaren oinarria sortzeko, eta aukera eskuragarriak sortzen ditugu kirol honetaz gozatu nahi duten guztientzat.

IKUSPEGIA

Erakunde berritzailea eta integratzailea izatea, gizarte-mailan onartua, profesional kualifikatu eta oso motibatuekin osatutako taldea, bazkideen behar eta aukeretara bideratutako zerbitzua eskaintzen duena, eta instalazio modernoak dituzten eta kirol-ohitura osasungarriak garatzen laguntzen duten beste zenbait kirol-erakunde eta administrazioekin elkarlanean arituko dena.

Kalitatearekiko konpromisoa

Etengabeko hobekuntza-prozesuan oinarritzen da kalitatea kudeatzeko gure sistema, eta guretzat tresna baliagarria da bikaintasunerako bidean.

Kirolariari orientazioa ematea

Gure kirolarien beharrak ezagutu eta asetzen ahalegintzen gara, eta kalitatezko zerbitzua ematen diegu, beren helburuak betetzeko.

Berrikuntza

Bitartekoen etengabeko modernizazioa, langileen etengabeko prestakuntza eta azpiegituraren hobekuntza sustatzen dugu, eta etengabeko hobekuntza horrek balio erantsia ematen die eskainitako zerbitzuei eta praktikatutako kirolei.

Gardentasuna

Gure lana ahalik eta gardentasun handienarekin egiten dugu, eta egiazkotasunez ematen dugu prozesuen berri, bereziki bazkideekin lotura duten horien kasuan.

Gizarte ongizatea

Kirol programazio zabala eskaintzen dugu, eta gizartearen osasuna eta pertsonen arteko harremanak hobetzen laguntzen dugu.

Ingurumenarekiko erantzukizuna

Ingurumena zaintzeko jarduerak egiten ditugu, eta garapen jasangarria, kontzientziazioa eta jarrera proaktiboa bultzatzen ditugu konpromiso hori lantzen duten ekimenetan.

BOLUNTARIOA IZAN NAHI DUT

Jar zaitez gurekin harremanetan eta lagundu Kind Surf-ekin 

QUIERO SER VOLUNTARIO

Ponte en contacto con nosotros y colabora con Kind Surf para ayudar a los más desfavorecidos.

Este sitio web usa cookies para tu mejor experiencia de usuario